XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nire haur garaiko ipuin batNi haurra nintzenean, bazen gure herrian Ursalto izeneko basazoko bat.
Erreka bat igarotzen zen handik, eta errekaren albotik bide bat zihoan, zuhaitzez eta sastrakez inguratua.
Usain berezia zuen leku hark, hezea eta freskoa, eta hango isiltasuna errekaren jauziek eta txoriek soilik urratzen zuten.
Errekatik hurbil, leku ezkutu batean, aspaldi abandonaturiko karobizulo bat zegoen.
Gaztelu baten itxura hartzen genion hara inguratzen ginen umeok. Bai, guretzat gaztelua zen hura, gure gaztelu dotorea.